Saioak

Home / Gimnasioa / Saioak



 

 

S.G.A. (STRETCHING GLOBAL AKTIBOA)

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Stretching Global Aktiboa luzaketa-ariketetan oinarritutako metodoa da. Zure malgutasuna eta elastikotasuna areagotzeaz gain, eguneroko estresa murrizten lagunduko dizu, eta, beraz, zure ongizate orokorra hobetzen lagunduko dizu.

BODY BUILDING

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA
 

Muskulu-multzo guztien erresistentzia lantzen da, barrekin eta diskoekin lagundutako entrenamendu-sistema baten bitartez.

E.FUNTZIONALA

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Entrenamendu fisiko hau osatzen duten ariketek eguneroko bizitzan, lanean edo kiroletan egindako mugimenduak eta lan fisikoak imitatzen dituzte. Saioak pertsona bakoitzaren behar araberakoak dira, eta ariketak egiteko gorputzaren pisua erabiltzen da, baita gailu osagarriak ere.

STYLE

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA
 

Dantza-estiloak nahastuz ondo pasatu nahi baduzu, zatoz saio honetara. Musikarekin musgitu, eta utzi zure buruari joaten.

STEP

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Entrenamendu kardiobaskularra da hau, baina koreografia-dosi handi batekin, mugimenduak jarraitu beharko dituzu eta. Ikusiko duzu step saioak gora eta behera egitea baino azko gehiago direla.

BOSU-FUNTZIONALA

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

BOSU azalera ezegonkor, berritzaile eta erakargarria da. Tresna beri hau erabilita, milaka ekintza praktika daitezke, malgutasuna, erresistentzia, indarra eta propiozepzioa hobetzeko, besteak beste. Horrela, ekintza eta mugimendu atletikoak prestatu ditugu, eta askotariko ekintzak, dibertigarriak eta eraginkorrak. Modalitate hau egunez egun gorantz doa, eta etengabe berritzen ari da.

GLOBAL-FIT/LOW-FIT

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Suspertze-saioek izugarrizko aurrerapausoa eman dute joera berritzaileenetako lan-teknikak txertatu dituztenetik.

BATUKADA

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Talde-koreografiaetan oinarritutako saioak gero eta gehiago espezializatu dira, eta estilo-sorta horretatik sortu da Batukada. Oso saio dibertigarria da, eta dantza-estilo ezberdin bat ikasteko aukera izango duzu bertan.

DANTZA LATINDARRAK

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Bizkortu bihotza musikaren erritmora, latindar dantzen mugimenduak konbinatzen dituen saio honetan.

ABS EXPRESS 30′

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

30 minutuko saio honetan, sabelaldea inoiz ez bezala sentiaraziko dizuten ariketa-konbinazio ezberdinak egingo dituzu.

G.A.P.

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Gluteoak, abdominalak, izterrak…Saio honetan, zure gorputzeko zona horiek gogoz landuko dituzu. Berehalakoan ikusiko dituzu emaitzak!

HI-LO

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Saio honetan, inpaktu handiko eta txikiko koreografia-mugimenduak landuko dituzu, erritmo kardiobaskular iraunkorra mantenduz, eta musikaz lagunduta.

LP Cycling

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Programa informatiko iraultzailea daramaten punta-puntako bizikleta hauei esker, gaitasun kardiobaskularra landuko duzu, zure mailari egokitutako programa batekin.

TRX (Esekitako entrenamendua)

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Entrenatzeko modu berria
Errendimendua lantzeko sortu zen lehenengo aparatua da, eta hainbat ariketa bildu eta errazten ditu. Gorputzaren pisua erabiltzen du, ariketak egiteko, eta tradiziozko entrenamenduetan ez bezala, erabiltzailearen eskuak edo oinak aparatuan finkatuta daude eta kontrako muturra lurrarekin kontaktuan dago.

MASTER CLASS

KOREOGRAFIAETAN KARDIOBASKULARRA GIHARRAK SUSPERTZEA

Amaitu astea modalitate ezberdinak txandakatzen dituen saio batekin: cardiobox, softball, dance, fitball, etab.