Erabilera-arauak

Home / Talasoterapia / Erabilera-arauak



Ordutegiak: Egunero, 8:00etatik 22:00etara

Sasoian jartzeko talaso-zirkuituaren araudia

Zure ongizaterako eta segurtasunerako, arren behean duzun informazioa irakur ezazu.

- ERRESERBAK

  • Asteburuetan edo jaiegunetan, komenigarria da ordua telefonoz edo harreran aldez aurretik erreserbatzea.
  • 20 lagunetik gorako taldeak: kide guztien sarrera bermatzeko, komenigarria da aldez aurretik erreserba egitea Merkataritza Sailean.

- BEHARREZKO EKIPAMENDUA

  • Bainujantzia (edo bikinia), txanoa eta eskuoihala; zentroan bertan, bainujantziak eta txanoak erosi eta eskuoihalak aloka daitezke.
  • Oihalezko txanoa: 3,00€ / Silikonazko txanoa: 6,20€ / Eskuoihala alokatzea: 1€ / Bainu-txabusina alokatzea: 2,70€.
  • Txankletak aldageletan eta dutxetan bakarrik erabil daitezke. Sasoian jartzeko talaso-zirkuituan oinutsik ibili behar da. Beharrezkoa izanez gero, harreran oinetakoak salgai daude.
  • Aldageletako armairuek sarrera-txartelarekin funtzionatzen dute (txartelak amaieran jasoko dira). Zentroak ez du armairuen barnean gorde ez diren objektuen gaineko erantzukizunik hartzen.

- HAURRAK

  • Zirkuituan sartzeko gutxieneko adina 6 urtekoa da.
  • 16 urtetik beherako adingabeek pertsona heldu batekin joan behar dute. Umeak gurasoen edo zaintzaileen erantzukizupean egongo dira.
  • Ez da komeni umeak ordubete baino gehiago uretan egotea, eta 14 urtetik beherako adingabeek ezin dute saunan, lurrun-bainuetan eta jacuzzian sartu.

- ORDUTEGIA – DENBORA

  • Zirkuitua 8:00etatik 21:40etara zabalik dago.
  • Saioa erabiltzailea sarrera-kontroletik pasatzen denean hasten da, bertatik irten denean amaitu. Gehiegizko denbora kobratuko da: 2 euro 20 minutuko tarte bakoitzeko.
  •  Egunero irekita, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Zentroa 15 egunez ixten da urtero, berrikuspen teknikoak egiteko.

- OHARRAK

  • Bezeroak bere gain hartuko ditu irristaden ondorioz gertatzen diren istripuak. Horiek ekiditeko, kontuz ibili beharra dago, lurra bustita baitago. Instalazioetako eskubandak erabil ditzakezu bainuetara sartzeko eta irteteko.
  • La Perla erlaxatzeko eta sasoian jartzeko zentro bat da, eta, beraz, guztiz debekatua dago zarata egitea, lasterka ibiltzea edo igerilekuetan jolastea.
  • Igerilekuek 1,39 m-koa sakonera dute gehienez ere. Igerian ez badakizu, zentroko arduradunei jakinarazi behar diezu.
  • Igerilekuetan begirale bat egongo da bezeroak laguntzeko, zalantza edo premiaren bat izanez gero.
  • Araudia zentroko sarreran dago eskuragarri; arau horiek nahitaez bete beharrekoak dira.
  • Zentroak sarrera ukatzeko eskubidea dauka.