La Perlako Talasoterapia dugu Belle Epoque donostiarraren garaian bizi zen giroaren berezko oinordekoa. Mende bat baino gehiago igaro da Maria Kristina erreginak Donostia aukeratu zuenetik uda bertan igarotzeko. Itsasoan bainua hartzea zen, garai hartan, uda Donostian igarotzen zuten udatiarrek zuten atsegin preziatuena; eta atsegina hartzeaz gain, onura terapeutikoak, erlaxatzea eta ongizatea lortzen zen.

” Errege Hondartza” titulua eman zitzaion Kontxari eta bertan inauguratu zen La Perla, zurezko bainu-etxea. 1912. urtean bainu-etxe berria ireki zen eta garai hartako egunkarien arabera, mundu osoko bainu-etxe ederrenetako bat zen. Ozeanoko Perlaren instalazioak osasuna eta bakea zabaltzeko leku izan ziren.

Gaur egun, Kontxako Badiaren inguru paregabean dago kokatuta
La Perla Talaso Sport Zentroa. Talasoterapia eta kirola konbinatzen dira bertan eta itsasoko urak dakartzan abantailak norbera sasoian jartzeko erabiltzen dira.

Ez dago parekorik Europa osoan. Itsasoko ura da erlaxazioa eta suspertze fisikoa lortzeko erabiltzen den bitartekoa.

La Perla Talaso Sport Zentroan teknologia modernoena erabiltzen da
programa fisikoak eta kirol-programak eta programa terapeutikoak, erlaxatzeko programak eta estresaren aurkakoak garatzeko.

4.500 m2 baino gehiago familia osoarekin ondo pasatzeko; osasuna, ongizatea eta kalitatezko zerbitzua eskaintzea dira gure helburuak.

Gure hiri eder honen errealitatea eta ezaugarriak ezagutu nahi dituen pertsona orok kontuan hartu beharko luke La Perla.
 
Paseo de La Concha s/n - Edificio La Perla- 20007 San Sebastián - España
Tel.: 943 - 45 88 56 / Fax: 943 - 46 99 27 email: info@la-perla.net
    Garaitu Consultores-ek ziurtatuta, Hoteles y Termas S.A. enpresa behar bezala egokitzen da Datuak Babesteko Lege Organikora.