Egunero
zabalik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ezik.
Zentroa urtean
15 egunez itxiko da, azterketa teknikoak egiteko.
Sasoian jartzeko Talaso
Zirkuitua
Ordutegia:egunero,
8:00etatik 22:00etara
Sasoian jartzeko Talaso
Zirkuitua erabiltzeko arauak: Jarraian adierazitako jarraibideak arretaz irakurtzeko eskatu
nahi dizugu, zure ongizate eta segurtasunerako garrantzitsuak
izango baitira.
1.
Instalazioen erabiltze-denbora sarrerako kontroletik pasatzen
denetik, leku beretik irten arte zenbatzen da. Soberako denborak
15 minutu gainditzen baditu, iraupen luzeenari dagokion sarrera
kobratuko da.
2.
Erlaxatzeko eta ongi izateko espazioa denez, nahitaez
egon behar da isilik, batez ere haurrekin etorriz gero.
3.
Bainu-jantzia (edo bikinia), gorroa eta xukadera
erabili behar dira derrigor.
Bainu-jantziak eta gorroak saltzen dira
eta xukaderak alokatu.
4.
Aldageletan eta dutxetan bakarrik erabili ahal dira txankletak.
5.
Aldagelak:
objektu pertsonalak gordetzeko armairu indibidualak daude.
Aldageletako armairuak sarrerako txartelarekin ireki eta ixten dira.
Enpresak ez du bere gain hartzen armairutan gorde ez diren
objektuen gaineko erantzukizuna.
6.
Igerilekuek 1m 39 cm-ko sakonera dute; igeri egiten ez badakizu
esaiezu Zirkuituko begiraleei.
7.
Zirkuituaren iraupena: 8:00etatik
21:40ra.
8.
Zirkuituan sartzeko gutxieneko
adina 6 urtekoa da.
14 urtetik beherako haurrek heldu batekin egon behar dute beti.
Guraso edo zaintzaileen ardurapean egongo dira haurrak.
Ez da komeni haurrek ordubete baino gehiago igarotzea uretan
eta ez da komeni 14 urte beherako haurrak saunan eta lurrun?bainuetan
sartzea.
9.
Asteburuetan edo jai-egunetan hobe da bezperatik erreserba egitea; telefonoz edo harreran bertan egin daiteke.
10.
Begirale bat egongo da igerilekuetan zalantzarik edo arazorik
edukiz gero laguntzeko.
Zirkuitua
egin ondoren ura edatea komeni
da.
11.
Gure instalazioetara sartzen den pertsona orok onartzen ditu
funtzionamendu-arauak.
Osasuna & Estetika
Zentroa
SARTUTAKO ZERBITZUAK
Bainu-txabusina, esku-oihala eta oinetakoak, erabili eta botatzekoak.
ERRESERBAK
· Aldez aurreko hitzordua eskatzea eta hitzordura 10 minutu lehenago joatea gomendatzen da.
Erreserba bermatzeko, kreditu-txartelaren zenbakia eskatuko zaizu.
· Tratamenduen ordutegiak errespetatu egin behar dira. Bezeroa etorri ez bada edo berandutzen bada, egin gabeko tratamenduak edo denbora
laburragoan egindakoak osorik ordaindu beharko dira eta ezin dira beste data batera atzeratu.
BALIOGABETZEAK
· Mesedez, lehenbailehen jakinarazi.
· Baliogabetzea tratamenduaren egunetik 24 ordu baino epe laburragoan egiten bada, nahitaezkoa izango da saioa ordaintzea eta zenbatekoa emandako
kreditu-txartelean zordunduko da.
La Perla gimnasioa
Ordutegia: egunero,
8:00etatik 22:00etara
Sarrerak Taldeko eskolen aretora eta
fitness-aretora sartzeko balio du.
Fitness-aretoan jarraipen
eta prestakuntza pertsonalizatua ematen zaie bezeroei; horrela,
bezero bakoitzaren hasierako
egoera fisikoa eta izandako bilakaera kontrolatzea lortzen
da eta bezero bakoitzaren beharretara egokitutako eskaintza
egiten da.
La Perla Kafetegia – Jatetxea
Kokapena
eta ezaugarriak: Kokapen paregabea du La Perla Kafetegi eta
Jatetxeak, Kontxako badiaren erdian
hain zuzen.
Jatetxearen barruan dagoen janlekutik eta kanpoko bi terrazetatik ere
ikus daiteke badia.
Giroa eta dekorazioa: duela gutxi berritu da eta itsas
giro modernoa eman zaio.
Ordutegia: 13:00etatik 17:00etara eta 20:30etatik 22:30etara.
Eguneko menuaren prezioa: astean
zehar 18,02€(8% BEZ ez dago sartuta); abuztuan izan ezik.
Dastatzeko
menua: 39,60 €, (8% BEZ ez dago sartuta).
Karta: 40€-tik aurrera.
Itxita egongo da: urritik martxora bitartean igande
gauetan, astelehenetan (egun osoan) eta astearte gauetan.
Urteko
gainerako egunak: egunero irekita.
Oporrak: Ez da oporrengatik ixten.
Txartelen bidezko ordainketa: Bai.
Parkinga: Kontxako parkinga, 300 metrora.
Kontuan hartu beharreko ezaugarriak:
Aire egokitua; Janlekua Kontxako badiara begira (150
pertsona sartzen dira), janleku erreserbatua (10/12
pertsona); Terrazak maiatzetik urrira.
Mahaikide-kopurua: 150
lagun arte.
Ezinduentzako sarrera.
Konketa egokituak.
Beharrezkoa denean, erreserba egitean adierazi beharko
da.
Paseo de La Concha s/n -
Edificio La Perla- 20007 San Sebastián - España
Tel.: 943 -
45 88 56 / Fax: 943 - 46 99 27 email: info@la-perla.net
Garaitu Consultores-ek ziurtatuta, Hoteles y Termas S.A. enpresa behar bezala egokitzen
da Datuak Babesteko Lege Organikora.