| Tratamenduak | | |
Programak | | |
| |
Medikuntza estetikoaren unitatea | ||||||||||||||
| Osasunarekin eta estetikarekin erlazionatutako tratamendu berritzaileak eskaintzen ditugu. Itsasoko uraren eraginkortasuna teknikarik aurreratuenekin eta hainbat itsas produktu esklusiborekin batera erabiltzen dira hobekuntza fisikoa eta psikikoa lortzeko. Hainbat profesionalek osatutako talde zabal batek lan egiten du Osasuna&Estetika Zentroan: mediku hidrologo bat, fisioterapeutak, masajista tituludunak eta dietetika eta nutrizioko espezialista bat. Arreta espezializatua eskaintzen da, norberaren beharretara egokitua. Zentroak saio bakarreko tratamenduak edo hainbat saiok osatutakoak eskaintzen ditu. Osasunari dagokionez, arazoak sendatzeko eta prebenitzeko balio du guk eskaintzen dugun tratamenduak: gainkarga muskularrak, estresa, errehabilitazioa, kirol-lesioak, bizkarreko mina, gaitz erremautikoak, nekea hanketan, lesioen ondorioak, azaleko gaixotasunak (psoriasia), eta abar. Edertasunari dagokionez, denboraren poderioz gure organismoak galdu dituen irmotasuna, malgutasuna eta trinkotasuna bereganatzeko beharrezkoak diren nutrienteak lortzen dira gure aurpegi? eta gorputz?tratamendu estetikoei esker. Azken finean, Osasuna&Estetika Zentroak tratamendu eta programa pertsonalizatu ugari eskaintzen ditu zure gorputzaren zainketa integrala lortzeko. |
|||||||||||||||||||
![]() ![]() |
|||||||||||||||||||
| Garaitu Consultores-ek ziurtatuta, Hoteles y Termas S.A. enpresa behar bezala egokitzen da Datuak Babesteko Lege Organikora. | |||||||||||||||||||