|
Talasoterapia Zirkuituaren Tarifak
|
 
Sasoian jartzeko Talaso Zirkuitoa
 
- Hidroterapiako igerilekua
- Erlaxatzeko igerilekua
- Jacuzzi panoramikoa
- Igerileku aktiboa
- Sentsazioen labirintoa
- Uretako oheak
- Itsas lurruneko bainua
- Izotz-iturria
- Sauna lehorra
- Erlaxatzeko gela
- Itsasoko ur hotzaren igerilekua
- Itsasoko ur hotzaren dutxak
- Infragorrien ohatilak eta
Atsedengunea.
 
Sasoian jartzeko talaso zirkuituak hauek biltzen ditu:
· Hidroterapia Igerilekua, Erlaxazio Igerilekua, Jacuzzi Panoramikoa, Igerileku Aktiboa,
Sentsazioen Labirintoa, Uretako Oheak, Itsas lurruneko bainua, Izotz-Iturria, Sauna Lehorra, Erlaxatzeko gela, Itsasoko ur hotzaren igerilekua, Itsasoko ur hotzaren dutxak, Infragorrien Ohatilak eta Atsedengunea.
·  Hondartzako bistak eta zuzenean hondartzara joateko sarbidea dute instalazioek.
 
SARRERAK
   
·  2 ordu
24,50 €
  Sasoian jartzeko Talaso zirkuituan edo Gimnasioan.  
 
·  3 ordu 
30,60 €
  Sasoian jartzeko Talaso zirkuituan eta Gimnasioan.  
  · 5 ordu   34,60 €
  Gimnasioan eta Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuituan  
 
·  16 eta 25 urte arteko gaztea
19,80 €
  1 ordu eta 45 min + 15 min Gimnasioan eta Sasoian jartzeko talaso zirkuituan.
Prezioa astelehenetik ostiralera egongo da indarrean (jaiegunak ez direnean), NAN aurkeztuta.
 
 
·  Haurra: 6 eta 15 urte artean
19,80 €
     
  BONUAK  
  Bonoak besteei utzi eta hainbat lagunek aldi berean erabil ditzakete.
       
  ·  2 orduko 10 saioko bonua   169,50 €
  Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuituan edo Gimnasioan  
 
·  3 orduko 10 saioko bonua
209,20 €
  Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuituan edo Gimnasioan  
 
IRAUNGIPENA: Bonu eta txartel guztiak hiru urtetara iraungi egingo dira.
 
BAZKIDEARENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA
 
MATRIKULA
·  Hileko edo hiruhileko kuota aukeratzen duten bazkideek bakarrik ordaindu beharko dute.
 
BEHERAPENAK norberak erabiltzeko bakarrik
·  % 5eko beherapena programa eta bonuetan.
·  % 10eko beherapena banakako tratamenduetan, produktuetan eta kafetegian bazkide guztientzat.
·  % 50eko beherapena Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuiturako sarreran gimnasioko bazkideentzat.
·  % 50 eko beherapena gimnasiorako sarreran Talasoterapiako bazkideentzat.
 
ARAUDIA
·  Bazkideek nahitaez bete beharreko araudia dago eskuragarri harreran, informazio baliagarri eta beharrezkoarekin. Arau horiek betetzen ez badira, La Perlak erreserbatuta izango du onartzeko eskubidea.
 
 
INFORMAZIO BALIAGARRIA SASOIAN JARTZEKO TALASO ZIRKUITURAKO
 
ERRESERBAK
·  Asteburu edo jai-egunetarako, ordua bezperan erreserbatzea gomendatzen da, telefonoz edo harreran.
·  20 lagunetik gorako taldeak: zentrora sartzea ziurtatzeko, Dep. Komertzialaren bidez aurrez erreserba egitea gomendatzen da.
   
BEHARREZKO EKIPAMENDUA
·  Bainu-jantzia (edo bikinia), txanoa eta esku-oihala; bainu-jantziak eta txanoak saldu eta esku-oihalak alokatzen ditugu.
·  • Oihalezko txanoa: 3,00€ / Silikonazko txanoaren prezioa: 6,20€ / Esku-oihala alokatzea: 1€ / Bainu-txabusina alokatzea: 2,70€
·  Txankletak aldageletan eta dutxetan bakarrik erabil daitezke; Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua hankutsik egingo da. Beharrezkoa izanez gero, harreran patukoak daude salgai.
·  Norberaren gauzak gordetzeko armairuak sarrera-txartelarekin funtzionatzen dute (amaitzean berriro jasotzen da). Enpresak ez du bere gain hartuko armairuen barnean gorde ez diren objektuen inguruko erantzukizunik.
   
HAURRAK:
·  Zirkuituan sartzeko gutxieneko adina 6 urtekoa da.
·  16 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan behar dute. Haurrek gurasoen edo zaintzaileen erantzukizunaren pean egon behar dute.
·  Haurrak uretan ordubete baino gehiago ez egotea gomendatzen da eta ez da komeni 14 urtetik beherako haurrak Saunan, Lurrun Bainuetan eta Jacuzzian sartzea.
   
ORDUTEGIA-DENBORA
·  Zirkuituan egoteko ordutegia 8:00etatik 21:40era da.
·  Erabilera-denbora sarrera-kontroletik igarotzen denetik bertatik irten artekoa da. Denbora gehiago eginez gero, 20 minutuko tarte bakoitza 2 eurotan kobratuko da.
·  Egunero irekia, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Zentroa urtean 15 egunez itxita egongo da berrikuspen teknikoak egiteko.
   
OHARRAK
·  Irristadek eragindako istripuak bezeroaren erantzukizunaren pean geratuko dira. Horiek ekiditeko, oinez ibiltzeko garaian kontuz ibili beharra dago, lurra bustita baitago. Seguru ez bazara sentitzen, instalazioetako eskubandak erabil ditzakezu bainuetara sartzeko eta haietatik irteteko.
·  La Perla erlaxaziorako eta sasoian jartzeko zentro bat da, eta beraz, guztiz debekatua dago zarata egitea, lasterka ibiltzea edo igerilekuak jolas-eremu gisa erabiltzea.
·  Igerilekuetako gehieneko sakonera 1 m 39 cm-koa da; igerian ez badakizu, Zentroko arduradunei jakinarazi behar diezu.
·  Igerilekuetan begirale bat egongo da zalantza edo premia izanez gero laguntzeko.
· Zentroko sarreran bertako arau orokorrak topatuko dituzue, nahitaez bete beharrekoak.
·  Onarpen-eskubidea erreserbatua.
IRAUNGIPENA: Bonu eta txartel guztiak hiru urtetara iraungi egingo dira.
 
INFORMAZIO BALIAGARRIA BANAKAKO TRATAMENDUETARAKO
 
SARTUTAKO ZERBITZUAK
·  Bainu-txabusina, esku-oihala eta oinetakoak, erabili eta botatzekoak.
 
ERRESERBAK
·  Aldez aurreko hitzordua eskatzea eta hitzordura 10 minutu lehenago joatea gomendatzen da.
·  Tratamenduen ordutegiak errespetatu egin behar dira. Bezeroa etorri ez bada edo berandutzen bada, egin gabeko tratamenduak edo denbora laburragoan egindakoak osorik ordaindu beharko dira eta ezin dira beste data batera atzeratu.
 
BALIOGABETZEAK
· Mesedez, lehenbailehen jakinarazi.
·  Baliogabetzea tratamenduaren egunetik 24 ordu baino epe laburragoan egiten bada, nahitaezkoa izango da saioa ordaintzea.
 
IRAUNGIPENA: Bono eta txartel guztiak hiru urtetara iraungita geratuko dira.
 
Paseo de La Concha s/n - Edificio La Perla- 20007 San Sebastián - España
Tel.: 943 - 45 88 56 / Fax: 943 - 46 99 27 email: info@la-perla.net
        Garaitu Consultores-ek ziurtatuta, Hoteles y Termas S.A. enpresa behar bezala egokitzen da Datuak Babesteko Lege Organikora.